Saturday, January 20, 2007

Berti


Kaixo, ni Berti naiz, Lehen Hezkuntza 3. mailako ikaslea. Egia esan informatika eta biok ez gara oso lagun onak, beraz, ikasgai honetaz espero dudana da ordenagailua pixka bat gehiago ulertzea eta beraren beldur ez izatea. Bestalde teknika berriak ikasten baditut primeran! Agian nire lana erreztuko duen zerbait ikasten dut.
Magisteritza ikastea erabaki nuen dagoeneko begirale moduan esperientzia nuelako eta pentsatu nuen hori gustuko banuen, magisteritza zergaitik ez?
Magisteritza ikasteaz aparte hainbat gauza egiten ditut: umeei klaseak eman, batxilergoko talde baten begiralea naiz, lamiako auzoan bolondres moduan egiten dut lan umeekin, ingeleseko klaseetara noa... ez daukat aspertzerik.