Begoñazpi ikastola
Osasuna denon ahotan ibiltzen den gaia da, baina ez da hitzez soilik landu eta zaindu behar den gauza. Osasuna prebentzioa da, hots, ez gaixotzeko modurik onena prebenitzea da. Horretan ere ikasi egin behar, ordea. Nola? Bilboko Begoñazpi ikastolan badute Osasunaren Heziketa lantzeko proiektu bat eta hori azalduko diguteIkastolan osasuna gaia betidanik landu izan dogu eta gaur egun proiektu bat osotua daukagu, praktikan daukagularik. Osasuna lantzeko proiektua da, baina gai honen barruan elementu ezbardinak dagozala kontuan izanik, helburua ez da bakarra. Gure ikasleen osasun heziketa orokorra landu nahi dogu: drogomenpekotasuna, elikagaia, autoestimua, zentzu kritikoa, higienea, ohitura osasuntsuak... Drogomenpekotasunaren prebentzioa lantzeko programa batzu osotuz joan gara urte honeetan. Baina elikagaia, higienea, autoestimua eta abar lantzeko ez dago programarik. Hori gure kabuz eta gure eguneroko ekintzen bidez lantzen dogu, eguneroko ekintzak eta ohiturak dira oinarri kasu hauetan. Adibidez, soinketa egin ondoren dutxatu egiten gara, jan baino arinago eskuak garbitzen doguz. Ekintza honeek eurekaz komentatu eta ondorioak ataratzen doguz. Adibidez, soinketaren ondoren dutxatu egin behar dogula ikasi behar dabe, baina jakin behar dabe hori ez dala beste barik egiten den gauza, arrazoi bat dagoala. Horretaz ohartu behar dira eta ohiturak hartu. Kasu honeetan, oinarria ohiturak sortzea eta mantentzea da.Drogomenpekotasunaren prebentzioa Aipatu doguzan arloak (higienea, elikagaia, ohitura osasuntsuak...) lantzeko programarik ez dago baina, drogomenpekotasunaren kasuan ez da horrela, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan hori lantzeko proiektuak osotu doguz. Baina zelan hasi ginan guzti hau bideratzen? Nondik sortu da proiektua?Orain dala hamar urte inguru Etorkintza taldeagaz batera lan egiten hasi ginan, batez ere Lehen Hezkuntzan. Etorkintza Elkargoa drogomenpekotasunaren prenbentzioa lantzen dauan taldea da eta urte asko daroaz drogaren aurkako planak egiten. Zentroz zentro gure beharrizanei erantzuten ibilten dira eta arazoen aurrean euren laguntza luzatzen dabe. Gure zentroa lasaia da alde honetatik eta ez dogu arazo haundirik izan.
<< Home