Sunday, January 21, 2007

bitakorak

Esan dugunez, askotan prentsan agertutako albisteak aurki daitezke bitakoretan. Gai baten inguruko erreferentziarik onenak bitakorak izanik, prentsa konbentzionalaren heriotza iragarri duenik ere bada. Gu zuhurragoak izango gara eta fenomeno bitxi bati erreparatuko diogu: prentsa konbentzionalak ere bitakoretan bilatzen du informazioa. Izan ere, azken aldi honetan asko izan dira sustatu.com albistegian agertu ondoren paperezko prentsan eta beste komunikabideetan islatu diren albisteak eta iritziak.
Euskal bitakora kolektibo horrek erakutsi dizkigu gai baten inguruko weblog batek dituen ezaugarriak: albisteak ematen azkarrak direla, eztabaidak pizten direla eta azkenik erreferentzia bihurtzen direla.